"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Unibertsoko diktadorea den Sinteticom lehendakariak galaxiako biztanleen gogoa kontrolpean du. Bere eskuineko eskua den Doc doktoreak diseinatutako robot garaitezinez osatutako ejerzitoa baitauka. Egun batez, elikagai biosintetikoz beteriko kargauntzi bat desbideratu egiten da, tripulatzaileak espaziauntzia ezin gidatu dutela. Sinteticomek debekaturiko Xilem ilargua ikusi orduko dena konpntzen hasiko da ordea; bertan takna agure gogoangarria bizi da eta Chimpy bere txakur hegalaria. Egoerak espaziuntzia bertan lur hartzea behartzen du eta Takna lehendakariak galaxiako memoria musikala aspaldi ezabatu zuela jakinarazten die, honen kontrola ziurtatzearren. Kargauntzilo tripulatzaileak Sinteticom kinka larrian jar dezaketela konturatzen dira, musika galxia osora barreiatzea lortzen badute.