"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Matt Phlattek errepideak konpontzen ditu Flatworlden, gris koloreko kartoiaz eta paperaz eraikitako hiri heze eta haizetsuan. Egun batez, Mattek informazio-autobideen kablea mosten du ustekabean eta orduan banku-lapur arriskutsu batek gansgterren pelikula batetik ijes egingo du. Gainera, Mattek sekulako deskarga elektromagnetikoa hartzen du. Harrez geroztik, Flatworldeko putzu saihestezin ugarietako bakoitza Flipsiderako iraganbide bihurtzen da, telebistako pertsonaiez biztandutako mundu koloretsurako sarbide. Flatworld eta Flipsodek elkarren kontra jotzen dutenean, Matt berebiziko istiluan sartuko da.