"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Perdita Durango, denak emanda bizi den emakumaren, eta Romeo Dolorosa, gaizkile gogor eta erakargarriaren amodio eta heriotzeko istorio basatia kontatzen du. Familia oneko bikote gazte bat indarrez bahitu ondoren, itzulerarik gabeko ihesaldiari ekiten diote amets amerikarraren alde basatian zehar, mafia-buru baten mandata betetzeko prest: mexikoko mugatik Las Vegasera fetu-kargamentu bat garraiatzea. Esperientzia latz eta itxura ugariko pertsonaiez jositako bidaia: poliziak, axtiak, hiltzaileak, narkotrafikanteak...