"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Sean Archer, FBIko agente gupidagabe batek, bere arerio amorratua den Castor Troy izuekile sadikoak jarritako arma biologiko hilgarria aurkitu beharko du. Horretarako, Archerrek koman dagoen Troyren aurpegia maileguan hartzen du ebakuntza kirurgiko baten bidez, bere eginkizuna burutu ahal izateko Troyren nortasuna bereganatuz. Baina egoera korapilatu egiten da Troy komatik atera eta Archerren irudira itxuraldatuta, haren bizitzan sekulako hondamenak eragiten dituenean. Lehergailuaren mekanismoa martxan da eta tentsioa areagotuz doa, jokoa archer eta Troyrentzat hilgarri bihurtzen den arte. Ironia bada ere, bakoitza bere areiroaren gorputzean harrapatuta, euren arpegiak salbatzen saiatuko dira; bakoitzak berea, noski.