"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gerra bitartean emakume batek Hego Asiako frontean ezagutu zuen gizonarekiko maitasunaren ikuspegitik gerraosteko bizitzaren arazoak kontatzen dira. Emakumeak era askotako irainak jasango ditu harengandik, gizonak ez baitu bere emaztea utzi nahi, eta gainera beste zenbait maitale ditu. Lan-kontuak direla eta, gizonak lekuz aldatu du eta hura abandonatzen du; emakumea haren atzetik doa irla urrun batera, baina elkarrekin bizitzeko aukera izan aurretik hil egingo da.