"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Frantziako Alderdi Komunistak Jean Renoir zuzendariari propaganda-filme bat burutzeko enkargua agindu zion. Urte askotan zentsuratuta egon zen arren, arrakasta handia lortu zuen auzo herritarretako zine-aretoetako pproiekzio pribatuetan. 1969an ekin zitzaion filmearen benetako zabalkunde komertzialari, 68ko maiatzeko gertakizunei esker apika. Ingurune jakinetan girotutako hiru sketchen bidez (fabrika, landa eta eskola), filmeak gerra aurreko urteetan Frantziako Alderdi Komunistak jokatutako papera erakusten du. Fikzioa garaiko eszena politikoaren pertsonaia nabarmenen diskurtso errealekin uztartzen da.