"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Manuel, behizain txiroa, eta Rosa, honen emaztea, etengabeko ihesean dabiltzea Brasilgo Iparrekialdeko lehote, gose eta jauntxoen errepresioaren erdian. Bidelapurren atzenegunak dira, eta iheslariek Antonio das Mortes bezalako pistolaria, honen Corisco izeneko arerioa, edo bortizkeria predikatzen eta eroaldi mistikoak dituen Beato Sebastião ezagutuko dituzte.