72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Hettie MacDonald
Erresuma Batua 
90 min.
Londoneko aldizkari eta egunkari guztiek txalotu zuten Hettie MacDonalden estraineko luzzametraia hau. "Uda honetan ondo sentitu nahi baduzu ikusi beharko duzun filmea da" idatzi zuen Premierek "Ero moduan egingo duzu barre" zin egin zuen Daily Mailek Soinu banda aitzaki eta oinarri harturik, Londoneko diskoteketan festa ikaragarriak izan ziren. Soinu bandan zer dago ba? Mama Cass, Cy Coleman, Lorenz Hart eta beste asko ta asko.
Aki Kaurismäki
AEB  
96 min.
Aki Kaurismaki egile finlandiar triste-bihurria honela mintzo da bere lanaren gainean: "gai nagusia, benetakoa langabezia da. Langabezia eta dakarzkien ondorio ekonomikoak baino, sortarazten dituen eragin sikologikoak". Katik eta Karlek lana galduko dute. Piskanaka piskanaka, dignitate arrastorik txikienak ere hondatuko zaizkie. Akik eguneroko tragedia hau apaindurarik gabe azaltzen du, doinu, tonu lehor, idor batez. Halare, oraindik ere, zineman bada mirarietan sinisterik. Oraindik bada hunkitzerik. Badago giza berotasuna sentitzerik.
John Sayles
Finlandia 
136 min.
Gaur egungo westerna dirudi Donostiako omenaldi beroa jasoa den John Saylesen azkenak. Rio Granderen mugan gaude. Hilketa iluna gertatu zen joandako garaietan baina horrek ez du inportantzia handirik. Garrantzitsua, hemen, muga da. Bi herrialdeen arteko muga, oraina eta iraganaren arteko zubi pasa ezina.. Gidoia aberatsa dugu eta sekulakoak esaten dituzte pertsonaiek. Espazioaren erabilerak pelikulari ematen dio erritmo berezia. Aktoreen artean, Fargo ko Frances McDormand eta dagoeneko Katy Juradorekin konparatzen duten Elizabeth Peña.
Jaques Doillon
AEB 
97 min.
Neskatoak hil zaion amari dei egiten dio, berba egiten dio. Jada ez dagoen amaren zain dago, amaren bila. Berriro ikusiko ez duela inork ez du konbentzituko... Hori da El pequeño criminal eta Le jeune Werther zuzendu dituen Jacques Doillonen azkenaren mamia. Eta hauxek bere hitzak: "zineman gehien maite dudana aktorea eta pertsonaiaren artean sortzen den lotura, batasuna da. Lortzen ez bada filmea txotxongilo emanaldi txar bat bihurtzen da".
Arturo Ripstein
Frantzia 
110 min.
Donostian aurkeztu izan ditu Arturo Ripsteinek bere azken lanak La rueda de la fortuna, Principio y fin, La reina de la noche. Behin baino gehiagotan saritua, Ripsteinek Zabaltegira dakar oraingoan Venezia liluratu zuen drama. Arturoren beraren esanetan, Profundo Carmesí amodioaz, herioaz eta desioaz iharduten duen saioa da. Ripsteinen azken pelikuletako gidoien egilea den Paz Alicia Garciadiegok idatzi du honakoa ere. Bertan, Arturoren beste pentsamendu bat: "amodioak baino gehiago lotzen duenik bada: krimen".
Mike Leigh
Frantzia - Erresuma Batua 
142 min.
Sentimenduz gainezka dago Cannes txunditu, Locarno zorabiatu eta Londres sorgindu duen filme gezamin hau. Aktore sekulakoek betetzen dute pantaila. Taberna bakarti batean Brenda Blethynen eta Marianne Jean-Baptisteren arteko lehen topaketak aho zabalik utziko du ikuslerik gogortuena ere. Timothy Spallek gozo gozo, bare bare sortzen du argazkilariaren nortasun deliziosoa. Hunkigarria, azkarra, dibertigarria aurkituko duzue Secrets and Lies.
Edward Burns
AEB 
96 min.
Los hermanos McMullen filmeaz Sundance eta Deauvilleko epaimahaiaren sari nagusiak lortu zituen Edward Burnsek bere bigarren luzea eskeintzen digu Zabaltegin. Woody Allen bezalakoxea izan nahi duen Edwardsek oraingoan ere anaien arteko gora behera guztiak darabilzki argudio. Bera eta bere neska, Maxine Bahns, berriro elkartzen dira pantailan Cameron Díaz, Jennifer Aniston eta konpainia ondoan dituztelarik. She' s the One Montrealeko zinemaldia zutik ta bravoka jarri zuen
Terry George
Irlanda - AEB 
107 min.
Irlandaren berri mindua ematen zuen En el nombre del padre -ren gidoigileak betetzen du Cannes atsekabez estali zuen Some Mother' ' s Son honetan zuzendari lana. Hemen ere Irlanda da gaia ta bandera. Hemen, Bobby Sandsek hil arte eutsi zion gose greba dugu hizpide, bi emakume irlandarren bitartez, bertako dolua ezagutu ahal izateko. Hellen Mirren, Greenawayen aktore begikoa, "La locura del rey George" filmeagatik oskarraren irabazlea ekoizle agertzen zaigu kreditu tituluetan, fede handia zuen eta Terry Georgek kontatu nahi zuen guztian.
Bernardo Bertolucci
Italia - Frantzia - Erresuma Batua 
115 min.
Bertolucci Txinan, basamortuan eta Dalai Lamaren lur urrunetan izan eta gero bere jatorrizko Italiara itzultzen da. Amodioaren sekretuen segizioan da bueltatua. Lagun minen konpainiaren desioz da itzulia. Hor, Seven basari behar zuen tonua eman zion Darius Khondji argazki zuzendariak dotorezi osoz argituriko Toscana ederrean, Bertoluccik amets egiteko aukera xarmangarri eta ironikoa berreskuratu du. Berretorreraren kideak, Jeremy Irons, Jean Marais, Stefania Sandrelli dira. Itzuli horren kulpantea, akaso, Liv Tyler jainkosa.
Raul Ruiz
Frantzia 
123 min.
Betidanik kontatu izan du Raoul Ruizek filme bakoitzaren barruan badela beste bat sorgintzen duena. Hori, jakina, errez ulertzen da umore bereziaz gainezka den lan honen ardatzean: gorputz bakar batean nortasun bana duten hiru pertsonaia biltzen dira. Parisen dabiltza paseoan,menturetan, amodio eta jokuetan Marcello Mastroiannik soinean eta erraietan daramatzan hiru giza puska horiek, une berean, gune berean hilko direnak. Marcelloren inguruan, benetako izarrak diren Ana Galiena, Marisa Paredes, Chiara Mastroianni eta Féodor Atkine.
Nick Park
Erresuma Batua 
Aardman estudioetan sortzen diren marrazki bizidunak, Henry Selickek egiten dituenekin batera eta Jan Svankmajer maisuaren lan misteritsuak ahazteke,munduko zinemaldirik garrantzitsuenetan sartu dira. Sartu eta jaun ta jabe bihurtu. Bilduma ezinbesteko honetan, A Close Save-z gain, Peter Lorden Erdi Aroko fabula den What's Pig eta kolore biziko Not without my Hangbag beldur handiko kontakizuna. Gehiago badago, ez pentsa...
Ridley Scott
AEB - Erresuma Batua 
129 min.
Blade Runner, Alien, Thelma y Louise bezalako filme garrantzi handikoak burutu dituen Ridley Scottek Jeff Bridges eta etorkizun oparoko gazte sorta bat biltzen ditu Albatross izeneko itsasontzi gainean. Bizitza, elkartasuna, ohorea zer diren ikasiko dute ontzi bizkarrean. Filmeraren unerik ikusgarriena, zinemaren oroipenean betikotz geratuko dena, ekaitzak, ekaitz zuriak pantaila harrotzen duenekoa da. Dagoeneko, Viven filmean ikusitako hegazkin istripuarekin eta El fugitivo-ko trenaren ezbeharrarekin konparatzen dute.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: