Nick Park
Oskarra eta guzti irabazi zuen Nick Parkerrek Wallace eta Groomiten azken mentura eta kalentura hauei esker. 29 minutu sinesgaitz hauetan denetatik aurkituko duzue: 101 dálmatas filmea gogora ekartzen duen kamioia, Chaplinen Tiempos Modernos hari eta Tex Averyren Billy Boyri eginiko omenaldi jatorrak gehi Terminator bezalako filmeei burla maitagarria egiten dien bukaera berdindugabea.
Pilar Miró
Espainia - Portugal
119 min.
Inor egiten ausartu ez zena egin du Pilar Mirok, Lope de Vegaren komedia kilimalatsua zinema iruditan jarri du. Espainiako zinemagintzan hobeak direnen elkartasuna lortu du: Javier Aguirresarobe arduratu da argazkiaz eta argiaz. José Nieto, musikaz. Muntaketa gelan Pablo G. del Amok ihardun du. Kameraren aurrean, bestalde, Tu nombre envenena mis sueños-en ere dauden Emma Suárez eta Carmelo Gómez. Ez dira errepartuko bi bakarrak. Hemen dira telebistan fama hartu duen Ana Duato eta Miguel Rellán ezinbestekoa ere.
HENRY SELICK , TIM BURTON
Pesadilla antes de Navidad miragarri hura sortu zuen Henry Selick honela mintzo da behin baino gehiagotan: "fantasiaren ezina dut gogoko. Kontu horien guztien logika eza. Pentsa ezazue... melokotoi erraldoi bat...zergaitik ez?" Eta hor dago melokotoitzar hori. Hor, mami gozoan, mutiko bat eta bere lagunak diren 5 zomorro. Horietako bat aipatzeagatik, aipa dezagun Susan Sarandonen ahotsa duen armiarma deliziosoa. Aipa dezagun ere Pesadilla ... hartako erregea zen Jack Skellingtonen agerpen marabilosoa.
CLAUDE NURIDSANY , Marie Pérennou
Frantzia - Suitza - Italia
75 min.
Canneseko beste ezuste primerakoa. Gehien saldu zen filmea bilakatu zen. Bertako Commission supérieure technique de l´image et du son-ek eskeinitako sari handia eskuratu zuen. Abuztuan, berriz, Suitzako bankuetxeek babesten duten Locarnoko ikuslegoaren garaikurra bereganatu zuen. Claude Nuridsany eta Marie Pérennou ikertzaileek beraiek asmaturiko tresnak eta teknikeen bitartez jaso da 15 urtetako ikerketen emaitza den filme egundoko hau. 3 urtez filmatu zuten eta sei hilabetez muntatu.
GENE KELLY , STANLEY DONEN
Dotore datorkigu belodromora Singin' in the rain parekaezinaren kopia berritu eta edertua. Pantaila handi handia da filme honek merezia duen ispilua. 1975ean New Yorker -ek "garai guztietako lan musikaletan pozezkoena" zela aldarrikatu zuen. Dudarik baduzue, ikus itzazue berriro dialogoak ondo ahozkatzeko lekzioa, Make Em Laugh, Good Morning edota Fit as a Fiddle bezalako dantza eta musikazko une ahantziezinak. Bide batez, ez ahaztu zeinen onak diren Jean Hagen eta Debbie Reynolds andereñoak.
MICHAEL CURTIZ, WILLIAM KEIGHLEY
Otzadarrak baino beste ezerk ez zuela filme honen distira parekatuko zioen garai hartako publizitateak. Eta ez zen gezurretan ari. Momentu hartako filmerik garestiena izan zen, bost milioi dolar kostatu baitzuen. Arnasa hartzeko paradarik, proportzorik, betarik, gogorik ez dizue utziko, ez zarete aspertuko, dialogoen ausardiaz gozatuko duzue, Oskarra irabazi zuen Wolfgang Korngolden musikaz erotuko zarete eta Kalifornia Britainia Handiko baso eta gaztelu bilakatzeko zuzendari artistikoen abileziak zur eta lur utziko zaituzte.
DANNY BOYLE
Iggy Pop, David Bowie, Brian Eno, Primal Scream, Heaven 17, New Order, Blur, Roberto Zanetti, Pulp, Bach eta Bizetek osatzen dute, besteak beste, Trainspottingeko soinu banda sekulakoa. Tomato izeneko konpainiak asmatu ditu mundu osoa txunditu duten kreditu tituluak. Canneseko zinemaldian gau erdiko emanaldi batean aurkeztu zuten, ez baitziren sariketan edo ohiko orduetan eskeintzen ausartu. Plazerrez onartu dute Dannyk, Andrewek eta konpainiak mutil arriskutsuen fama nazioartekoa