"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Sandro adinerdiko langilea da, lanaz eta familiaz gogaiturik bizi delarik goizero trena hartu eta Milanerantz abiatzen da.
Istorioaren bilakaera trenbideen greba egun batean hasiko da, zeren eta bere kotxea hartu beharko baitu ziutatera joan ahal izateko. FIAT 1100 bat dauka, aurreneko modelotako bat, baina itxuraz behintzat poliki dabilena. Egun horretan 1100 "izorratu" egingo zaio. Arrankatzerakoan gorabeherak, eta kilometroak ilaran joanaren poderioz, motorra erreta.
Protagonistak bertan behera utzi beharko du hainbeste urteetan erabiliagatik kuttun zeukan ibilgailua. Halabaina, zoritxar honen bitartez makina bat ustekabo gertatuko zaizkio.