"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Vikram Desai, Bombaytik New Yorkera iritsi berri den ikaslea dugu. Baina ez dauka oso garbi Berkeley Unibertsitatean injeniaritza ikasi nahi duen ala ez. Kanpotarra izaki ez da erraza hiriaren bizi baldintza gogorrekin ohitzea, dena dela ere, daukan dirua luzatuz gelaska bat alokatu eta zinemara joaten da, ziutatearekin liluraturik. Bertan, Sue ezagutzen du, neska xarmant eta ameskaria.
Berkley matrikula eskaria atzera bota eta Inmigrazio Sailak AEBetatik kanporatzea erabakitzen du: egoera honen aurrean Sueri berarekin ezkon dadin eskatzen dio, berau baita han ezagutu duen neska bakarra. Induak, desesperaturik, 5.000 eskaintzen dizkio, eta neskak eskatu egiten dizkionean, lapurtu egin beharko dituela erantzuten dio. Txapuza halakoa egin eta poliziarengandik ozta-ozta aldegiten dute. Abentura txiki onen ondorioz harremana estutuz dihoa. Vikram berehalakoan atzerriraturik dakusa bere burua, baina Suek erabaki oldartsua izango du. Film hau ez da oraindik Estatu Batuetan estreinatua izan.