"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
León de Balanza, Indietako Ejerzitoko iheslari, Italiako bidean dihoalarik, Nafarroako bailara txiki batetan barnetzen da; sasiko haut izanik dagokion heredentzia berreskuratu asmoz.
Berarekin ezkuterua eta bi emakume doaz, zeintzu Baztango haran zabaleko baso sakonetan babesleku kausitzen baitute.
Andrés Balazategui, aitaren anaiordea, umetan jaso zitueneko bi emakume gazterekin baserri txiki batetan bizi da. Balantzategik ez ditu bere arbasoaren lurrak zatitu nahi, are gutxiago igaroan dihoan mertzenari batekin, bere jabetza umilak partitu.
Bi gizon hauen arteko gatazka larrituz joango da, bai eta heriotz duelu batetan amaitu ere. Balantzak Balanzategui hiltzen duen arren, bigarren borroka bat sortuko zaio: bera eta jasotako bi emakumeren artekoa, alegia. Bi emakumeak azkenerarte borrokatzeko prest daude lurron jabetza defendatu xedez.