"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Istorio honek hiru pertsonaia ditu, Equis, non ibili eta gero utzulian dagoena; honen lagun Taxi, taxi bat gidatuz diharduen rocker-ohia berau, zeina ziutateko bizimoduaz eta neskak abandonatua izanagatik, erozorian dabilena; hirugarrena Evax deitzen da, egundolo mezularisa ausarta, eta negozio handitan sartu nahi lukeena.
Hiru pertsonaia hauek hirian aldenik alde dabiltza, aurrera atera nahian, gozatuz batzutan, asfaltuaren egunerokotasun saminarekin borrokatuz eta, nor diren eta nora dihoazen argitu irrikiz, alabaina besterik ezean daukatenarekin konformatu beharko dute.