"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Xede berbera daukaten hiru pertsonaien historia dugu. Isabel Harris, emakume heldua, ederra eta aberatsa, gauez ametsgaiztoak nozi ditu, amarruan murgilduta bizi da, bere inteligentzia eta maitasun beharragatik dirau bizirik. antonio, 27 urtetako gaztea, auzo batean hazia, estima handian dauka bere burua eta, nola hala beti atera izan da larraldi guztietatik. Ahultasun bat dauka ordea, zeharo maitatzen du bere anai gazteena. antoniok Isabelekin topatzerakoan bere biziko aukera somatu eta gigolo gisa ihardun beharra gorabehera, bere anaiarekin "Baton Rouge"-ra aldegiteko adina diru aterako diolakoan dago. "Baton Rouge", beltzen lurraldea da, non bizia jazz erritmo araberakoa da. Behinola txinatar esaera bat irakurri zuen: "Sugeak aurrerantz abia dadin burua behar du". Sinua edo azarearen poderioz Ana alonsorengan aurkituko du burua. Ana, psikiatra dugu, 28 urtekoa, hotza, kalkulatzailea, ondadea eta gaitzaren gainetik dagoena, zeinak Isabelen amets gaiztoak sendatzen saiatuko baita, modu bixi batez izan ere. Antonio eta Anak akatsik gabeko krimena asmatzen dute.
Gaiztakeriaren errua Isabeli egotziz, sekulako dirutza jasoko lukete.