"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Joseph Bossuet, torturatua izan eta antigubernamental aktibitateengatik zazpi urte Haitin espetxean igaro ondoren, bere guraso eta anai gazteenarekin New York-en bizi da. Orain fabrika batean lan egiten du eta gazte denboran bere maitea izandako lehengusina ikusten du. Josephek, denda, kafetegia eta liburudenda den leku batean bere denbora librearen parterik haundiena. Behin batean, lanlekuan bere lehengusina bizitatzen ari den bitartean, ustaz bere torturatzaile izandakoa ikusten du bezeroen artean. Topaketa honek, Joseph zeharo nahasten du, bai eta bere senide eta lehengusinarekiko harremana. Lana utzi eta torturatzailea jarraitu eginte du, harrapatu arte.