"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Paradisia hamabi minututako laburmetraia independientea dugu, animazioz betea delarik, protagonistaren iraganbide psikologikoa deskribatuz giharduena. Azpikontzientea azaleratzen zaio; bere inguruari bizi emanez, estatua, itzal eta uraren isladen izakera somatuz, nonbait.