"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Paulo Honorio, merkatari ibiltaria da; baina han hemenka ibiltzeaz gogaiturik São Bernardo deritzan etxaldea lortzen du behingoan. Familia bat osatzea erabaki eta madalena neska lirain gaztearekin ezkontzen da. Baina Paulo Honorio jeloskorra da oso, eta bere emaztearen infideltasunari buzruzko etengabeko susmoak ditu. Berak amodio gutuna deritzonari buruzko eztabaida baten ondoren, Madalenak bere buruaz beste egiten du. Bakardadea eta bere zalantzen biktuma delarik, Paulo Honoriok bere bizitzaz erreflexionatzen du.