"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Berlindar gazte bikote baten harremanak guztiz galdu du bere xarma eta ondorioz, elkarrekin haserretu baita elkarri muturrekoka eman ondoren, banandu asmo egiten dute. Dena berdin jarraituko du ustekabean gorpu bat aukitzen duten arte, arrerantzean gauaren munduari eta gaizkile ilun talde bati aurre egin beharko diote elkarrekin. Batera egon beharrak eraginik, galdutako maitasunaren bila hasiko dira.