"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Christopher Hughes, Georgian telegrafista moduan detinaturik den ingelesa, iraultzak aztanda egiten duen une berberan heltzen da hara. Hughes Nestorrekin borrokatzen da, komunitateko lehendakaria berau, eta laborariek herritik botatzen dute, alabaina berak herritik irteari uko eginez telegrafik tantai baten oinean babesten da bere Ana maitearekin, Nestorren arreba alegia.
Nestor eta Christopher, denboraren poderioz adiskidetu direnak, misterioski asesinatuak azaltzen dira egun batez.