"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Virgil-ko (Texas) pertsonaia sortaren eguneroko bizitza. Zuzendariak, David Byrnek, egunkarietako artikulu zenbaitetan inspiraturik sortu ditu filman azaltzen zaizkigun nortasun bitziak, deitura adierazgarrikoak eskuarki, hala nola: Emakume xelebrea, Konputagailuaren mutikoa edota Emakume alferra. Hauetariko bakoitzak leku eta denbora berberan bizi dituzten istorioak, narratzaileak elkarlotuak izango dira, hiria deskapotable batetan eta tejasko usadiora jantzita bisitatzen duena. David byrne berau dugu filmaren interpretatzaile, zuzendari eta Talking Heads rock musika taldearen liderra, zeintzuk filmaren soinu banda interpretatzen bait dute.