"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gernikako bonbaketaren bitartez ikusia euskal herriaren erretratu ikaragarria. Sagardotegi batetan ospaturiko eztei bazkaria leku, jadanik adinean sartuak diren hiru emakumek trageriaren gomutazio propioak berpizten dituzte errurik gabeko nekazarien sarraskia, gazte baten heriotza bere ezkintz egunaren bezperan eta urtebetetze festa baten ezabapen odoltsua. Drama eta dokumentale bitarte horretan, filmak ez du barkarrik berrogeitamar urte atzera gertaturiko herriaren heriotza kondatzen, Gernikak gaurregun euskaldunengan duen esanahia baizik.