"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1967ko ekaina partez, The Mamas and The Papas-ekoek hiru egunetako "pop" musikaldia antolatu zuten Montereyn (Californian). 60etako hamarkadako musikari harrigarrienak parte: Scott McKenzie, The Mamas and The Papas, Caned Heat, Simon and Garfunkel, Hugh Masekela, Jefferson Airplane, Janis Joplin, Eric Burdon and The Animals, The Who, Country Joe and The Fish, Jimmy Hendrix, Ravi Shankar eta Otis Redding. Azken honek "Egia al da guztiok elkar maite garela?" galdegin zuenean, 50.000 gaztetarik gora "Yes!" erantzun zioten. Espairik gabe, hamarkada liluragarriaren ataraian gaudena. Egun, kontzertu errepikagaitz hartan aritu hainbat musikarik, hilik dira. Gainerakoak, banandu egin ziren. Monterey Pop, horratio, emanaldi ahantzigaitza bilakatu zaigu.