"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lapur batek etxe batetan bere burua hil nahian dabilen neskarekin egiten du topo. Burutazio hori kendu erazi ondoren, hira da harri bitxizko lepoko bat lapurtzeko elkartzen dena. Bestalde, eguneroko bizitza arruntaz nazkaturik dagoen daktilografa batek zenbait abentura ero burutzea erabakitzen du, poliziaren sarekada batetik, txiripaz libratuz. Hiru pertsonaiok gautoki batean batera etorri eta maitasunezko istorio bat sortuko da.