"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gloria, mexikar herrixka batetan bizi deneko atso beatu, gaixoti eta errena da. Apaizari joan zaio kexuka, senarrak bere sinesmenari iseka egiten omen diolakoan. Pablo, senarrak, emaztearen eguneroko txatxukeriez nazka-nazka eginik, banaketa eskatuko dio. Gloriak ezezkoa emango dio erlijio oztopoak tarte. Pablok hartara, ogibidez ebakitzaile dena, krimen perfectuaren bidezkotasuna aipatuko du egun batez tabernan.