"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hans Mertens zirujaua Berlinra itzuli da II. Mundu Gerra amaitu bezain laster. Mertens, gatazka bitartean bizi izandakoaz guztiz samindurik, edanera ematen da ezinegona jasan ahal izateko. Hainbestean igarotzen du denbora bonbek larriki jotako pisu batean, zeinaren jabea Susan baita, sarraski zelai batetik irten berri den marrazkilarisa gaztea. Emakume honekiko elkarbizitza eta bion artean sortzen hasia den sentimenduak bere apatia mingarriaz lekorarazten du. Hala eta guztiz, gerraren ametsgaiztak bere hartan dirau oraindik orain: Berlingo hirigunean bertan Hansek bere buruzagi ohia topatzen du, gerra hiltzaile aitortua berau.