"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Komedia gisako musikal honek ospea eskuratu berri duen dantzaria dauka protagonista, zeina emaztearekin -abeslari bat- istilutan sartu eta gero, maitekiro adiskidetuko bait dira ondoren. Hamalau zenbaki musikalez zipristindutako trama aitzaki ezinobea da musila alorreko irudi legendarien talentua azaltzeko.