"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bella Mallen ero zorian da bere entsio itzelaren gas lanparetako tartez-tarteko itzaltze alditan erreparatuz doan heinean. Paul, bere senarrak, ez dio jaramonik ez deusik egiten bere izu ikaragarria apaltzeko eta bellak hartara are eta estuago senditzen du harrapatuta izanaren zentzazioa. Denbora aurrera joan ahala, jakin izango da argiaren fenomenu bitxi horrek baduela azalpen logikorik: tipo sarkin bat omen baita ganbaran izkututa.