"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Angela, senarrak engainatzen diola konturatzekoan, mendekatu nahian edo, haren lagun batekin flirteatzen hasiko da, Canabolekin, morroi gizena oso. Senarra, umiliaturik sentitzen den arren, ezin dezake sinetsi emazteak babalasto halakoarekin engaina diezaiokenik. Aitzitik, Canabol Angelaz galduki maitemintzen da, argaldu nahi izanaren punturaino; bere egoera fisikoa jadanik obsesio bilakatu zaiolako, hots, martirio hutsa.