"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
New Yorken gaude, 20 urtetako hamarkadan. Gizon bar eta emakume bat lantegi berberan ihardun eta otorduak jatetxe berdinean egin arren, inoiz elkar ezagutuko direla dirudi. Independentziaren Egunaren bezpera partez, bakoitza bere aldetik etxera itzulia doa, alabaina Coney Islandgo erakarpenak iragatzen ari den furgonetako musikak asmoz alda erazten die eta hondartzan ezagutuko dute elkar azarea merio. Egun bakarreko tenorean maitasuna azalduko zaie. Errusiar mendian suertaturiko istripua eta poliziaren hanka sartze batek bortizki elkar banantzen die une batez, nahikoa edonola ere milaka pertsona artean gal daitezen.