"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Niels Prien Armadeko ofiziala O-Take-San geishaz maitemintzen da Japonian. Neska haren seme baten esperantzan geratzen da. Alemaniarantz abiatu aurretik ahalik eta laisterren itzuliko denaren agindua ematen dio Prienek. Agindua bete ere beteaz, itzuli egingo da, beste emakume batekin ordea.