"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Esnagailuaren hotsak esnatzen du Sandor. Betiko moduan lehendik bizikletaz eta gero autobusez lantokirantz abiatzen da. egun berezia da gaurkoa: lanaz aldatzera doa. Pertsona errespetagarria izan nahi du, etxea erosi eta bertan emaztea eta semearekin lasai bizi. Honela, lankidegoko kamioi bat alokatu eta ogibide berriarekin hasten da, bizimodu berri bat azken finean.