"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bere aitzindarien sorterrira, iparraldeko probintzia batetara, itzultzen da irakasle gazte bat. Grekotar eskolak ematen dituen ikastetzeko zuzendariak mutiko batengana bidaltzen du, eskola partikularrak eman diezazkion. Irakaslea mutikoaren amaz maitemintzen da. Carlota, urte asko darama senarraz banandurik.