"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
George, ezkondu ondoren Dublin-en instalatzen den londondarra dugu. Mary, emaztea, irlandar eta katolikoa ordea.
Begi hutsez funtsik gabeko gertakizunak diruditenak, aldaketa sakona suposatuko dute bikotarengan. Gau batez, San Francisco filme ospetsua dakusate zineman, aldi berean, George-k bigotea uzteko erabakoa hartzen du. Mary-k, geroz eta Clark Gable-ren antza gehiago hartzen dio senarrari.
Zinemak gizaki arruntengan duen eragin nabaria azaltzzen digu komedia irudikor honek. Zinema gau batet erabat aldatu gaitzake.