"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Axel Corti-k buruturiko trilogiaren bigarren atala, hauetako hirugarrena, Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztua. Ferry Tobler, Freddy Wolf izenpean orain, New York-ra iristen da azkenik errefuxiatuz beteriko untzi batetan. Etxea eta lana lortzeko ahaleginetan huts egiten du.
Azkenik, Treuman deituriko poeta vienatarra ezagutuko du, eta honek lanpostu bat eskaintzen dio hirian duen gozotegian. Treumanen alaba Freddy-taz maitemintzen da eta nahiko harreman gatazkatsua hasten dute, dena dela, esperientzia, aberasgarri suertatuko zaio.