"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Sao Paoloko Pacaembú auzo aberatsean suertatzen da istorioaren haria. Hutsik dagoen etxe bat okupati dute, bertan bizi nahian. ez dira pertsona baztertuak, ez eta gazte bihurriak, galtzaileak baizik, munduan deus ez daukatenak, alegia. Bi gizonek emakume berdinaren atzetik dabiltza, maitasun egorea gatazkatsua sortuz. Egoera arruntak dira azken finean, baina filmean ikusiak ezuste eta kolpe nabaria sortzen dute ikusle arrutarengan.
Zinema brasildarrean barne "paulista" deritzan korronteari atxekia, Jogo duro-k makina bat sari jaso du aurkeztu den zinema jaialdi guztietan.