"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Catherine neska lotsati eta barnekoia da, aitarekin bizi dena. Sloper doktorea aberatsa da oso. Catherine atseginez jokatzen badu ere, aitak ez du alaba oso begiko. Aitaren dirutzaren oinordekoa izaki, ez du mutilekin suerte handirik Morris azaltzen zaion arte. Morris dirutzaren atzetik dabil. Catherine maitemintzen da, aitari ordea ez diote ziria sartzen. Aitaren aurka agertuko da lehendabiziko aldiz, aipatu egoera dela medio.