"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Norma Desmond, zinema izar itzalia dugu. Moda berrien garapenak eta zinema-soinudunaren iristeak baztertua. Max morroiarekin, gogotazio barrokoz osaturiko unibertsoan babesturik bizi da. Gidoilari gazte langabeatu bat bere babesean hartuko du Normak, zinemaren munduan arrakasta berreskuratzen lagunduko diona.