"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Scottie, poliziako inspektore izana zorabica sufritzeagatik erretiratua, lagun baten emaztea, Madeleine, zaintzeko agindua dauka, honen karrera ikusirik burua hiltzera doala bait dirudi. Scottiek Madeleine ondo zaintzen du, mila arriskuetatik salbatuz, baina zorabioak jota ezin dezake deus egin kanpaindegi batetatik burua botatzen duenean. Kaletik zehar erabat deprimiturik dihoala Madeleineren erretratu bera den emakume batekin topo egiten du.