"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Archibaldo, haur delarik, institutrizaren heriotza dakusa, erloju handiari eragiten dion bitartean... Berriro aurkituko dugu, pertsona heldua dagoeneko, eskuan bizarra kentzeko labainarekin ospitalean zaindari daukan monjaren atzetik. Erlijiosaren ezusteko herioa medio asmatutako hiltzaile haundi baten bizitza kondatzen dio poliziari.