"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pertsonen arteko harremanez, komunikazioaz, absentziaz, oroitzapenaz eta maitasunaz hitz egiten du filmak. Gai horiek guztiak gogoeta gisa azaltzen dira, haustura sentimentala pairatzen duten bi pertsonaiaren arteko harremanean.



