"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gerra zibilaren garaian girotutako film honetan, Gaztelako herri bateko biztanleek soldata bidezkoagoa lortzeko dituzten nahiak kontatzen dira. Ukatzen zaizkien behar xumeenen aitzinean, lekuko aberatsak ugaritasunaren eta apalen mespretxuaren artean bizi dira. Nekazariek hasitako borroka ez dute jauntxoek onartzen eta sarraskia pizten da. Azken sekuentziak gerra garaian suntsitu ziren, eta, beraz, filma osatu gabe dago. Hala ere, haren edukia nahikoa argia da ulertzeko.



