Zinema Ikasleen Nazioarteko XV. Topaketaren helburua nazioarteko zinema talentu gazteak bultzatzea da, haien lanak erakutsiaz eta esperientzia eta ezagutza trukaketa bultzatuaz Zinemaldiko gonbidatuekin.
Topaketa irailaren 20tik 23era izango da, 64. Donostia Zinemaldian.
Topaketa horretan munduko edozer herrialdetako erdi mailako edo goi mailako zinema ikasleek hartu ahal izango dute parte.
Eskola bakoitzak 2014/2015 - 2015/2016 ikasturteetan eginiko hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Lan horietako bakoitzaren iraupena ez da 30 minututik gorakoa izango. Jatorrizko hizkuntzan aurkeztuko dira. Film laburra gaztelaniaz edota ingelesez ez baldin badago, azpitituluak izan beharko ditu bi hizkuntza horietakoren batean.
Izena Internet bidez eman ahal izango da ekainaren 1etik uztailaren 1era, www.sansebastianfestival.com webgunean.
Laburmetraiak Zinemaldira iritsi arazi egingo dira hurrengo aukeren artean bat hautatuz:
Lotura: Web gune baten lotura emateko aukera egongo da. Horretarako, web gunearen helbidea eta hontara sartzeko pasahitza zehaztu beharko dira izen-emate orrialdean. Murriztutako sarbidea duten plataformak onartuko dira soilik.
DVD: Film labur bakoitzaren hiru kopia bidali beharko dira DVDan.
Bidalketak posta arruntez egin beharko dira,uztailaren 1a baino lehenago, honako hau adierazita: «MERKATARITZA BALIORIK GABE. KULTURA ERABILERARAKO BAKARRIK». Ondoko helbidera:
DONOSTIA ZINEMALDIA
ZINEMA IKASLEEN NAZIOARTEKO TOPAKETA
Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Andre Zigarrogileen plaza, 1
20012 – DONOSTIA – Espainia
Hautatukako film laburrek «LABURbilduz: cortometrajes del mundo» bildumako funtsetara pasatuko dira (Tabakalera-Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroa).
Nazioarteko Zinema Ikasleen XV. Topaketa amaitu ondoren bi urte pasatakoan (iraila 2018) hautatutako laburmetraiak Topaketaren eta Tabakaleraren sare sozialetan ikuskatzeko prest egongo dira eta era berean Tabakalerako liburutegi birtualean eskuragarri egongo dira.
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketako hautaketa batzordeak abuztuko lehen hamabostaldian emango du hautatuaren berri posta elektronikoz.
Hautaturiko lanak Donostia Zinemaldiari helarazi beharko zaizkio irailaren 1a baino lehen, ondorengo formatuetan:
DCP-a
ARTXIBO DIGITALAK
Formatuak: AVI, MP4, MKV, WMV, DivX, MPEG
Kodek: MPEG-1, MPEG-2 / HD, MPEG-4, DIVX, DIVX HD, XVID, H.264 HD (disko gogorrean edo USB batean)
Lan guztiek ingelesezko azpitituluak izango dituzte. Ingelesezko jatorrizko bertsioan daudenak izan ezik. Hauek gaztelerazko azpitituluak izan beharko dituzte. Azpitituluen zerrenda erantsi beharko da.
Hautatutako eskola bakoitzak gehienez sei lagunentzako gonbidapena jasoko du. Aukeratutako obraren zuzendaria(k) agertzea ezinbestekoa izango da, baita filmarekin zerikusirik ez duen ikasle bat ere, epaimahai lanak egiteko; ahal izanez gero, ingelesez dakitenak.
Hautaturiko eskolek hautaketa batzordeari proposaturiko lanak adituen esku jarriko dira Zinemaldiaren bideotekan, eta Zinemaldiaren katalogo ofizialeko zati izango dira.
Ekitaldi honetarako bereziki sortutako epaimahai bat egongo da film labur irabazlea zein izango den erabakitzeko. Epaimahaia parte hartzen duten eskoletako ikasleek osatuko dute, eta zinemaren alorreko pertsona ospetsu bat izango du buru. Guztien artean erabakiko dute zein film laburrek irabaziko duen zinema ikasleen nazioarteko topaketa. Panavision Saria eskainiko du. Horrek bi sariren artean aukeratu ahalko du; lau astez filmatzeko RED Epic kameraren eta Primo lente estandarren lagapena edo 10.000 euroko mailegua Panavision materiala alokatzeko. Saria hautatutako film laburraren zuzendariari emango zaio.
Berariazko epaimahai batek, euskal zentroetako ikasleek eratuta, HUHEZI-ko irakasle batek koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzak zuzendutakoa, Orona Saria banatuko du Topaketako laburmetrai berritzaileenari. Honekin, 5000 euroko saria emango zaio laburmetraiaren zuzendariari.
Araudi honen interpretazioari buruzko zalantzez Donostia Zinemaldiaren Zuzendaritzak ebatziko du.
Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Donostia Zinemaldiak –webgune honen arduradun gisa– tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua gure albiste-buletina bidaltzea da. Interesdunaren baimenaren bidez legitimatzen da. Donostia Zinemaldiak bakarrik bidaliko dizkizu mezuak eta zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei emango. Ematen dizkiguzun datuak EBn dauden Mailrelayren (marketinerako posta elektronikoko hornitzailea) zerbitzarietan kokatuta egongo direla jakinarazten dizugu. Ikusi Mailrelayren pribatutasun-politika. Formularioan nahitaezko gisa agertzen diren datuak jartzen ez badituzu, baliteke zure eskaerari erantzun ahal ez izatea. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: privacidad@sansebastianfestival.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatutasun-politikan kontsulta dezakezu.