"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinema Ikasleen Nazioarteko XV. Topaketako epaimahaia honako herrialde hauetako eskoletako ikasleek osatzen dute: Alemania, Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Errumania, Errusia, Espainia, Frantzia, Israel, Lituania, Mexiko, Polonia eta Serbia. Epaimahaiaren burua João Pedro Rodrigues da eta denen artean, honako sari hauek ematea erabaki dute:
Panavision Saria
2016ko Panavision saria xarma daukan larbumetrai batentzat da. Indar askorekin erakusten du gizakiaren desira eta modu ikaragarri eta oso zehatz batean erabiltzen du hizkuntza zinematografikoa.
Étage X / Floor X, Francy Fabritz-rena
DFFB – Berlin Film Conservatory (Alemania)
Aipamen nominala:
Umpire, Leonardo van Dilj-ena
LUCA School of Arts (Belgika)
Panavision sariari esker zuzendariak honako hau eskuratuko du: lau astez filmatzeko RED Epic kameraren eta Primo lente estandarren lagapena edo 10.000 euroko mailegua Panavision materiala alokatzeko. Saria hautatutako film laburraren zuzendariari emango zaio.
Orona Saria
Orona epaimahaiak Mondragoneko Unibertsitateko eta Esciviko ikasleez osatuta, Mondragoneko Unibertsitateko irakasle batez koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzaren presentziarekin, hurrengo saria ematen du:
Orona Saria Topaketaren laburmetrai berritzaileenarentzat:
Narratiba klasikotik aldenduz, irudia, soinua eta denboraren tratamendu berritzaile baten bidez oroitzapenen argazki bat egiten duelako
24º 51’ Latitud Norte, Carlos Lenin Treviño-rena
Centro Universitario de Estudios Cinematográficos CUEC - UNAM (México)
Aipamen nominala:
A quien corresponda, Valeria Fernández-ena
Universidad del Cine (Argentina)
Orona Sariarekin laburmetraiaren zuzendariak 5.000€ gordin jasoko ditu.
Zinema Eskolen Sariaren Epai Mahaia
João Pedro Rodrigues zinemagilea izango da Zinema Ikasleen Nazioarteko XV. Topaketaren epaimahaiko presidentea. Orobat, Zabaltegi-Tabakalera sailean lehiatuko da bere azken lanarekin, O ornitólogo.
Zinema Eskolen Nazioarteko Topaketaren sarien helburua zinemagintzaren teknika eta lengoaia ikasteko gogoa duten ikasleen etorkizuneko lanak bultzatzea eta babestea da. Horrez gain, aukeratutako laburmetraien internazionalizazioa eta distribuzioa bultzatzea ditu helburu.
Epaimahai berezi batek, Topaketan parte hartuko duten eskoletako ikasleez osatutakoak, eta zinema munduko profesional ezagun bat buru izango duenak, Panavision Sariaren irabazlea aukeratuko du. Sari honekin, irabazleak bi sariren artean aukeratu ahalko du; lau astez filmatzeko RED Epic kameraren eta Primo lente estandarren lagapena edo 10.000 euroko mailegua Panavision materiala alokatzeko. Saria hautatutako film laburraren zuzendariari emango zaio.
Bestalde, berariazko epaimahai batek, euskal zentro ikasleek eratuta, HUHEZI-ko irakasle batek koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzak zuzendutakoa, Orona Sariabanatuko du Topaketako laburmetrai berritzaileenari. Honekin, 5000 euroko saria emango zaio laburmetraiaren zuzendariari.