"Z365" o "Festival todo el año" es la nueva apuesta estratégica del Festival en la que confluyen la búsqueda, el acompañamiento y el desarrollo de nuevos talentos (Ikusmira Berriak, Nest); la formación y la transmisión de conocimientos de cine (Elías Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Diálogos de cineastas); y la investigación, la divulgación y el pensamiento cinematográfico (el proyecto Z70, Pensamiento y debate, Investigación y publicaciones).
Fedor Dostoievski idazle errusiarra eta Filipinetako independentzia gunak dira Lav Diaz zinema zuzendariaren aspaldiko obsesioak, eta aurtengo zinemaldian aurkeztutako bi film berrien gai nagusitzat har daitezke. Anbizio handiko lanak dira biak, Filipinetako historia eta gizartea bera erretratatu nahi duten film gehiegizkoak; herrialde bati argazki orokor, sakon eta erabatekoa egiteko arrandi handiko asmoa, zalantzarik gabe.
Prologo, izenak berak dioenez, beste film baten aurrerapena da: The great desaparecido (Desagertu handia).Ekoizpen anbiziotsua duzu hau, dokumental baten antza eduki nahi duen egia eta historiari buruzko hausnarketa bat Filipinetako iraultza independentistaren testuinguruan. Lanak Andres Bonifacioren zoritxarra kontatzen du. Espainiaren kontrako iraultza gidatu eta urtebetera, beste gerrillari talde batek bahitu eta hil egin zuen, eta haren gorpua ez zuten inoiz aurkitu. Diazen lanak Bonifacioren alargunaren bilaketa kontatzen du, oihanaren barrenean oihu etsi eta luzea.
Norte, The End of the History (Norte, Historiaren amaiera) izena daraman film luzean, berriz, Diazek kolorea ukeratu du aspaldiko partez, eta akats baten ondorioz espetxean sartu duten gizonezko baten historia makurra du hizpidetzat. Intelektual bat da benetako hiltzailea, unibertsitate irakasle bat. Espetxeratutako morroia, berriz, herritar xumea duzu, eta abentura berri bat hasiko du, inpentsan, espetxean.
A.B.