"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
65. edizioko Donostia Zinemaldian parte hartu nahi duten filmek, lehen hautaketarako onlineko izen-emate epea jadanik irekita dute. Zinemaldiko programazioa osatzen duten sail guztietarako eman ahal izango da izena, Zinema Eraikitzen eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketarako ezik. Zinema Eraikitzen eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketek berezko deialdia izango dute maiatzean eta ekainean hurrenez hurren, beraz orain EZ dute izenik eman behar.
Lehen hautaketarako filma luzeen onarpena 2017ko uztailaren 16an amaituko da.
Parte hartzeko arauen inguruko informazio guztia, sail ezberdinetako arautegiak eta izen-emateko online formularioa Donostia Zinemaldiko webgunean eskuragarri daude: www.sansebastianfestival.com atarian.