"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Asteburu honetan lekuz aldatuko ditugu gure bulegoak eta astelehenean, azaroak 16, Tabakaleran ezarriko gara. Bertan izango gaituzue beti bezala behar duzuen edozertan laguntzeko.
Agur eta eskerrik asko esango diogu 63 urtez gure etxea izan den Victoria Eugenia antzokiari. Eraikinaren hormen artean hazi da Zinemaldiaren historia zirraragarria, baina hori lehenengo zatia besterik ez da izan. Orain gidoia lokalizazio berri bati ireki zaio, proiektu berri bati eta bizilagun berriei. Errodajea ez da amaitu...
Zinemaldiaren helbide berria Tabakaleran:
Donostia Zinemaldia – Festival de San Sebastián
TABAKALERA
Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Mandasko Dukearen pasealekua, 52, 2. solairua
20012 DONOSTIA