"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Sebastiane sariak, Donostia Zinemaldiarekin batera lankidetzan, Latinoamerika eta Europako LGTBI jaialdietako programatzaileen arteko topaketa bat antolatu du. Espainiako zuzendari gehienek parte hartuko dute topaketan, baita Frantzia, Ekuador, Guatemala eta Mexikotik etorritako batzuek ere.
Topaketa honen bitartez, Donostia Zinemaldiak eta Sebastiane sariak trukerako elkargune bat eskaini nahi dute, dinamika berriak sorrarazteko. Era berean, ikusgaitasuna eman nahi zaio kolektiboari, eta haien eta Zinemaldira bertaratu diren industriako kideen arteko harremanak sendotu nahi dira.
Latinomerika - Europako LGTBI zinema-jaialdietako programatzaileen topaketak 63. Donostia Zinemaldian eta 16. Sebastiane sariko jardueretan parte hartzeko aukera eskainiko die partaideei:
Osteguna 24 / Tabakalera / 10:00-13:30
Latinoamerika - Europa arteko lan topaketa
Ostirala 25 / Kur galeria, Kursaal aurrean / 19:00
16. Sebastiane sariaren banaketa
Larunbata 26 / Egiako K.E. / 23:00
Zinemaldiko LGTBI jaia, Gehituk antolatua
Irailaren 24an Tabakaleran egingo den lan-topaketan zenbait gai proposatuko dira hausnarketarako abiapuntu gisa, hala nola:
-Antolakuntza mailako aldeak lege- eta gizarte-testuinguruaren arabera
-LGTBI jaialdietako publikoak zer espero duen
-LGTBI zinema-jaialdiak eta LGTBIen ikusgaitasuna
16. Sebastiane saria Gehituko kideek osaturiko epaimahai batek ematen du eta Donostia Zinemaldiko LGTBI film onena saritzen du. Aurten, Benoît Arnulf izango da epaimahaiburua (Nizako In&Out zinema-jaialdiaren zuzendaria). Zinemaldiarekiko lankidetza honi esker, eta duintasunaren eta aniztasunaren alde borroka egiteko sariak duen helburua sendotzeko, duela hiru urte beste sari bat sortu zen. Sebastiane Latino saria du izena, eta urteko LGTBI produkzio latinoamerikar onenari ematen zaio. Aurten, Marco Bergerrek jasoko du, Mariposa filmari esker, irailaren 20an. Orain, LGTBI programatzaileen topaketa hau hirugarren pauso bat da denontzat eginiko bestelako zinema bateko historiak ikusgaiagoak egin nahi dituen Sebastiane sariaren asmoan.