71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zabaltegi
Zabaltegi
Andrés Di Tella
Argentina - Txile 
79 min.
Andrés di Tellaren dokumental honek Ricardo Piglia du protagonista. Espainieraz idazten duen narratzaile handienetako bat da Piglia, eta lehendabizikoz bere egunkari intimoa goitik behera berrikusten hasiko da: 50 urte luzez bizi izandakoaren kontakizuna. Guztira 327 koaderno berdin, oihal ziratu beltzezko azaldunak, kartoizko 40 kaxatan gordeta.
Simon Rouby
Frantzia 
82 min.
Annecyko zinema-jaialdian aurkeztutako animaziozko film hau iniziazio-kontakizun bat da. Adama du protagonista, Mendebaldeko Afrikako herrixka urrun batean bizi den hamabi urteko mutila. Gau batean, bere anaia Samba desagertu egingo da, eta haren bila abiatuko da: itsasoetatik harago, Iparralderantz egingo du, I. Mundu Gerrako bataila frontera. 
Marcia Tambutti Allende
Txile - Mexiko 
98 min.
Marcia Tambuttik, Salvador Allenderen bilobak, bere sendiaren argazkia egingo digu eta galera konponezin baten konplexutasuna erakutsiko, noiz eta agintaria mendean hartu zuen estatu-kolpetik 35 urte igaro direnean. Film honetan ikusiko dugu memoriak zer-nolako rola daukan halako familia ikonikoaren hiru belaunalditan. Canneseko zinema-jaialdian dokumental onenaren L'Oeil d'or saria jaso du.
Corneliu Porumboiu
Errumania - Frantzia 
89 min.
Corneliu Porumboiu komedia beltz goxo batekin datorkigu bueltan. Aita baten maitasunari esker, altxor baten atzetik aritzeko alferrikako grina maitagarrien ipuin bilakatuko da. Un Certain Talent saria eskuratu du Canneseko zinema-jaialdiaren aurreko edizioan.
Jem Cohen
AEB 
110 min.
Hamabost atal desberdin, bata bestearekin lotuak eta munduko hainbat tokitan grabatuak, Errusian, New Yorken zein Istanbulen. Guztiak batuta, hiri baten sinfoniaren, egunerokoaren eta zinema-saiakeraren arteko lerro sotilari jarraituko diogu. Berlineko zinema-jaialdiaren Forum sailean aurkeztutako lan hauxe da, akaso, Jem Cohen egilearen dokumentalik pertsonalenetako bat. Filmak kaleetan hartzen dio neurri bizitzari, argiari eta denborari, eta nabarmentzen du zer-nolako zaintza eta garapen neurrigabea daukaten hiriek. Baina erakutsiko digu, halaber, zer-nolako erresistentzia eta mamuak ageri diren hiriotan, musikaren, animalien eta eguneroko magiaren bidez.
Alex Guimerà, Juan Pajares
Espainia 
80 min.
Angono Mba-k Hernández Sanjuán zinemagilearen zamaketari izan zeneko espedizioa gogoratuko du. Elkarrekin Ginea Espainiarrean barrena ibili ziren 1944 eta 1946 artean, laku misteriotsu baten bila; kondairek ziotenez, 10.000 elefante ikus zitezkeen bertan.
Magnus von Horn
Polonia - Suedia - Frantzia 
102 min.
Magnus von Horn egilearen lehendabiziko film luzea Canneseko zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztu zuten. Espetxean kondena bete ostean, badirudi Johnen zigorra amaitu dela. Baina berehala ohartuko da hasi besterik ez dela egin bizi beharko duen min hori.
Alexander Sokurov
Frantzia - Alemania - Herbehereak 
87 min.
Paris, 1940. Armada handiak ari dira zibilizazioaren bihotza zapaltzen, eta kanoien sua biktimak eragiten ari da. Jacques Jaujard eta Franziskus Wolff Metternich kondea orpoz orpo ari dira elkarrekin lanean, Louvre museoko altxorrak babesteko eta gordetzeko. Alexander Sokurov-ek haien historia kontatuko digu. Artearen eta boterearen arteko harremana aztertuko du; galdetuko digu ea zer dioskun arteak geure buruaz, munduan inoiz izan den gatazkarik suntsitzaileenaren erdian. Veneziako zinema-jaialdian aurkeztua.
Laurie Anderson
AEB 
75 min.
Laurie Anderson konposatzaile eta artistak maitasuna, heriotza eta lengoaia aztertuko ditu saiakera-film honetan. Zuzendariaren ahotsa etengabeko presentzia da; bere amaren edota Lolabelle txakurraren kontakizunak, haurtzaroko fantasiak eta teoria politiko-filosofikoak abesti batean zabalduko dira, fluxu etengabe baten tankeran. Filmak Veneziako zinema-jaialdiko Sail Ofizialean parte hartuko du.
Eric Khoo
Hong Kong - Singapur 
103 min.
Eric Khoo zinemagilearen azken lana istorio-mosaiko bat da; hotel bateko gela batean hainbat hamarkadatan gertatutako kontakizunak, alegia. Sexua da kontakizun guztien ardatza. Gela, Singapura hoteleko 27.a. Hasiera batean, 1940ko hamarkadan, luxuzko establezimendua bazen ere, distira eta errespetagarritasuna galdu ditu hamarkadek aurrera egin ahala. Denbora horretan, 27. gelak, bertako ohean larrua jo zuten eta bertako ateak igaro zituzten pertsonen bitartez, gizakiaren fazeta guztiak ikusi ditu: poza, maitasuna, errukia, krudeltasuna, galdukeria eta erredentzioa.
Fernando Colomo
Espainia 
101 min.
Fernando Colomo da berak zuzendutako film berriaren protagonista. Bere bizitzarekin loturiko krisian den Fer, eskarmentu handiko publizista, Menorca uhartera gonbidatuko du bere lagun Miguel Angelek. Uhartean dela, Nuria eskultore antisemitarekin eta haren alaba Oliviarekin elkartuko da.
Jean-Gabriel Périot
Frantzia - Suitza - Alemania 
93 min.
Gazte alemaniarren erradikalizazio politikoaren kronika, 1960ko hamarkadaren azken aldean girotua; hala sortu zen Armada Gorriaren Fakzioa, talde terrorista iraultzaile alemaniarra, besteak beste Andreas Baader eta Ulrike Meinhof-ek sortua. Berlineko zinema-jaialdiko Panorama Dokumente sailean aurkeztua izan zen.
Walter Salles
Brasil 
98 min.
Zuzendari txinatar gazte baten erretratua, gure garaiko zinemagilerik garrantzitsuenetako bat bilakatua. Walter Salles-ek zuzendutako dokumental honek memoriaren gaia jorratzen du zineman (indibiduala eta kolektiboa). Jia Zhang-ke jaioterrira itzuliko da, Txina iparraldeko Shanxi probintziara, bere filmak kokatzen dituen inguruetara. Berlineko Jaialdiko Panorama Dokumente sailean aurkeztua izan zen.
Ivailo Hristov
Bulgaria 
97 min.
Moskuko zinema-jaialdiko sari nagusia irabazi zuen film honek Elena, Koko, Patso eta Gosho ditu protagonista, probintziako hiri bateko institutu bateko ikasleak. Koko Elenarekin maiteminduta dago. Elenak abeslari izan nahi du, eta rock-banda bateko izar ospetsu baten bisitaldiarekin hunkituta dago. Gertakari hori hiriko bizitza astintzen ari da, eta maitasun-istorio berri bat sorraraziko du.
Marco Berger
Argentina 
103 min.
Tximeleta baten hegal-astintzeak bi errealitate paralelotan zatituko du Rominaren eta Germánen unibertsoa: haietako batean, ezkutuan elkar desio duten neba-arrebak bezala haziko dira; bestean, berriz, adiskidetasun bitxi bat duten bi gazte izango dira. 2015eko Sebastiane Latino sariaren irabazlea.
Mercedes Moncada Rodríguez
Espainia 
88 min.
Jesús Quinterok hamaika erregistrotako pertsonaia-unibertso bat ezagutarazi zigun kazetari gisa egin zuen ibilbide luzean; horien artean, herrialdean nagusi zen bertsiotik kanpo zeuden batzuk. Haren elkarrizketek esaten ez den hitza islatzen dute, baita, soinuek gezurtatu arren, hitz egiten duten gorputzak ere. Hala, haren elkarrizketek ispilu aberatsagoa eta konplexuagoa eskainiko digute geure buruari bertan begiratzeko. Narrazio hau eta Quinteroren elkarrizketak, igorritakoak zein argitaragabeak, dira Espainiako Demokraziari buruzko kontakizunaren oinarria.
João Salaviza
Portugal - Frantzia 
91 min.
Uda beroa Lisboan. David, 14 urteko mutil bat, aitona noiz hilko zain dago, baina ez du hura ikustera joan nahiko, galera izugarri horren beldur baita. Aitonak sortutako hutsunearen ondorioz, etxeko gizon bilakatuko da. Ez dago prest lan hori bere gain hartzeko, baina zenbat eta gehiago saihestu helduaroa, orduan eta helduago ikusiko du bere burua. Veneziako zinema-jaialdiko Kritikaren Asterako hautatua.
Anca Damian
Errumania - Frantzia - Polonia 
87 min.
Anca Damian errealizadorearen film berriak (Crulic) aipamen berezia eskuratu zuen Karlovy Varyko zinema-jaialdian. Animaziozko dokudrama honek Jacek Winker poloniarraren biografia egiten du: Parisen errefuxiaturik eta mundua aldarazteko grinak astinduta, loturarik gabeko bizimodua izango du.
Paula Ortiz
Espainia - Alemania 
95 min.
Paula Ortiz zuzendariaren bigarren filma Federico García Lorcaren Bodas de Sangre lanean dago oinarrituta, eta Inma Cuesta, Asier Etxeandía, Leticia Dolera eta Álex García ditu protagonista. Emaztegaia, nahigabetuta eta zorigaiztoko, Senargaiarekin basamortu zuriaren erdian ezkontzeko prestatzen ari da, baina badago hari ikusezin bat, basatia eta hautsiezina, Emaztegaia eta Leonardo lotzen dituena.
Alvaro Longoria
Espainia 
90 min.
Álvaro Longoriak zuzenduriko film luze dokumental honek propagandaren teknikak eta estrategiak aztertzen ditu, baina, Ipar Korearen kasu harrigarri eta arrunt deigarrian zentratzen da bereziki. Filma Ipar Korean filmatzeko aukera paregabea baliatuta egin da, Alejandro Cao de Benós-en eskutik; hura da gobernu komunistarentzat lan egiten duen atzerritar bakarra. Dokumentalak «jokalari» desberdinek «egia» manipulatzeko eta beren interesak babesteko erabilitako estrategiak aztertuko ditu. Albiste faltsuak, erdizkako egiak eta polemika surrealistak planteatuko ditu ikusleak bere ondorioak atera ditzan eta egia jakiteko zailtasunari buruz gogoeta egin dezan.
Alberto Vázquez, Pedro Rivero
Espainia 
80 min.
Birdboy eta Dinki bi nerabe dira, eta hondamendi ekologiko batek astindutako uharte batetik ihes egitea erabakiko dute: Birdboy, mundutik isolatuz; Dinki, berriz, bidaia arriskutsu batean abiatuz, Birdboy berarekin joango delakoan.
Benedikt Erlingsson
Islandia - Erresuma Batua 
73 min.
Benedikt Erlingssonek Of Horses and Men filmarekin 2013ko Kutxa-Zuzendari Berrien saria eskuratu zuen. Oraingoan, ikuskizunik bitxienak, bertutetsuenak eta hunkigarrienak mundu zabalean barrena ibiltzen ziren garaietara eramango gaitu. XIX. eta XX. mendeetako irudi eta metraje bitxiak biltzen ditu filmak: feriak, zirku-ikuskizunak, freaken emanaldiak, barietate-errebistak, music hallak eta uda-parteko entretenimenduak, guztia ere Sigur Rósen musikarekin.
Remton Zuasola
Filipinak 
96 min.
Aita gazte baten istorioa kontatzen du. Dilema bat bizi du: delitu bat konpontzeko beste bat egin beharra. Bere seme bakarra bahituta daukate, eta, haren truke, beste haur bat bahitu beharko du.
Tucker Dávila Wood
© Tucker Dávila Wood
Tucker Dávila Wood
Espainia 
9 min. Film laburra
Duelu bat basoan, egun arrunt batean.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: