"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinema Ikasleen Nazioarteko XIV. Topaketako epaimahaia honako herrialde hauetako eskoletako ikasleek osatzen dute: Alemania, Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Errumania, Eslovakia, Espainia, Herbehereak, Kuba, Mexiko, Suitza eta Israel. Epaimahaiaren burua Benedikt Erlingsson da eta denen artean, honako sari hauek ematea erabaki dute:
LEHEN SARIA
Panavision Saria, Freak Agentzia / Feelsales Saria, BioBioCine – Duoc UC eta hurrengo Canneseko jaialdiko SHORT FILM CORNER atalean parte hartzeko gonbidapena honako film honi:
Pelikulak duen ikuspuntu narratibo ausartak zirrara eragin digu, eta bere lengoaia zinematografiko poetiko eta piktorikoak hunkitu.
Nueva Vida Kiro Russo-rena
Universidad del Cine (Argentina)
Panavision sariari esker zuzendariak honako hau eskuratuko du: lau astez filmatzeko RED Epic kameraren eta Primo lente estandarren lagapena edo 10.000 euroko mailegua Panavision materiala alokatzeko. Saria hautatutako film laburraren zuzendariari emango zaio.
Freak Agentzia / Feelsales sariari esker zuzendariak honako hau eskuratuko du: Balio artistikoaren arabera, aukeratutako 50 nazioarteko zinema jaialditara aurkezten eta doan bidaltzen du Freak Agentziak. Era berean, nazioarteko salmentak kudeatuko ditu mundu osoan, film laburra ekoitzi duen eskolaren herrialdean izan ezik.
BioBioCine – Duoc UC sariari esker laburmetrai hau datorren urteko BioBioCine Festival Internacional Concepción Chile parte hartzeko aukera izango du.
BIGARREN SARIA
Bigarren saria, hurrengo Canneseko jaialdiko SHORT FILM CORNER atalean parte hartzeko gonbidapena da, honako lan honentzat:
El Enemigo, Aldemar Matias-ena
Escuela Internacional de Cine y TV (Kuba)
HIRUGARREN SARIA
Hirugarren saria, hurrengo Canneseko jaialdiko SHORT FILM CORNER atalean parte hartzeko gonbidapena da, honako lan honentzat:
Wada’/ Prediction, Khaled Mzher-ena
Deutsche Film- und Fernsehakademie Berlin – DFFB (Alemania)
ORONA SARIA
Orona epaimahaiak Mondragoneko Unibertsitateko eta Esciviko ikasleez osatuta, Mondragoneko Unibertsitateko irakasle batez koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzaren presentziarekin, hurrengo saria ematen du:
Orona Saria Topaketaren laburmetrai berritzaileenarentzat:
Nueva Vida Kiro Russo-rena
Universidad del Cine (Argentina)
Orona Sariarekin laburmetraiaren zuzendariak 5.000€ gordin jasoko ditu.
TORINO SARIA
Savina Neirottik, TorinoFilmLab-eko zuzendariak, TorinoFilmLab-aren ordezkari bezala hurrengo saria ematen du:
Torino Award-a:
Isabel Lamberti, Volando Voy-eko zuzendariak
Netherlands Film Academy (Herbehereak)
Sari honi esker zuzendari honek TorinoFilmLab-eko programa batean parte hartzeko aukera izango du.
Jardueraren sustatzailea:
|