"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Agertoki zinematografikoko zazpi profesional gailenek osatuko dute 63. Donostia Zinemaldiko Epaimahai Ofiziala.
Paprika Steen aktorea izango da epaimahaiburua; iaz, emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Bille August-en Stille Hjerte / Silent Heart filmarengatik. Harekin batera, Nandita Das aktore eta zuzendaria, Daniel Monzón zuzendaria, Hernán Musaluppi eta Julie Salvador ekoizleak, Uberto Pasolini zuzendari eta ekoizlea eta Luciano Tovolo argazki-zuzendaria izango dira epaimahaikideak.
Donostia Zinemaldiaren 63. edizioko Epaimahai Ofiziala